XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HURKATUAREN JOKOA

JOKO MOTA: Kontrolatua / MAILA: Guztiak / ANTOLAKETA: Talde osoa / DENBORA: 15` / TREBETASUNAK: Mintzamena / HELBURUAK: HIZTEGIA //.

AZALPENA: Ikasle guztiek hitz bana pentsatuko dute.

Bat arbelera joango da eta berak pentsatu duen hitzaren hizki bakoitzeko marratxo bat egingo du.

Honela: Demagun gailurra pentsatu duela.

(Nahi izanez gero, hasiera edo bukaera jar daiteke gehiago erraztearren).

GAILURRA

Beste ikasleek hitza zein den asmatu behar dute Letrak (hizkiak esanez).

Huts egiten duten bakoitzean hurkatuaren marrazkia osatuko dugu.

ALDAERA: Hitzez jolastu beharrean, atsotiz edo esaera zaharrez.

Marratxo bakoitzak hitz bat ordezkatuko du: (eguzkia) (nora) (zapiak) (hara).

Kasu honetan lagungarri gerta daiteke esaeraren gaia nondik doan esatea, irudi batez....